Futbol udalekuak, ekainaren 22tik uztailaren 31ra
Beasain Kirol Elkartearen bostgarren teknifikazio kanpusak hamar eguneko hiru txanda izango ditu
Beasain Kirol Elkarteak antolatutako bostgarren futbol teknifikazio kanpusa ekainaren 22an hasiko da. Hiru txandatan banatuko dira haurrak: ekainaren 22tik uztailaren 3ra, uztailaren 6tik 17ra eta hilaren 20tik 31ra. Izen ematea Xerbera tabernan egin behar da gaurtik aurrera. Bazkideek 150 euro ordaindu beharko dituzte txanda bakoitzeko, eta ez bazkideek 180.
Osasun sailak ezarritako segurtasun neurriak bermatuko dira. Hala, talde txikietan banatuko dira haurrak eta ez dira elkarrekin nahastuko. Gurasoen ardura izango da haurrak udalekura ososauntsu bidaltzeko ardura.