Aittu euskara taldeko arduradunek Etxealditik Euskaraldira egitasmoa "arrakastasua" izan dela aipatu dute. Azarorako prest egoteko bilerak berrartu dituzte
Ostiraletik aurrera hasiko dira Usurbe antzokian zinema emanaldiak eskaintzen. Gainontzeko kultur ekitaldiak normaltasunez egiteko denbora beharko dela diote.
Konfinamendua arintzeko hirugarren fasean sartu da gaur Goierri. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan barrena mugitzeko aukera zabaldu dute, garraio publikoa eta tabernak %100ean aritu ahalko dira, eta hogei laguneko taldeek elkartu ahal izango dute.
Aralarko Txutxueta txabolatik erantzun ditu galderak Keles Mendigurenek. Jose Manuel Otegi bikotearekin eta semearekin dago han maiatz hasieratik, eta Mendiko Gazta egiten arituko dira ekainaren azken aldera arte. Egoera bideratzea lortu dutela dio, neurri batean behintzat.
Genuine ligaren kromo bilduma eta albuma kaleratu ditu Paninik, adimen urritasuna duten futbol jokalarien bilduma. Euskal Herriko bost klubek dute taldea bertan; Gipuzkoan, Realak eta Eibarrek.
Aurtzaka dantza taldeak 2015. urtean jaiotako haurrei zabaldu die izen ematea. Plaza mugatuak dira eta izen emate ordena errespetatuko da
Beasain Kirol Elkartearen bostgarren teknifikazio kanpusak hamar eguneko hiru txanda izango ditu