Haur parkeak eta beste kirol azpiegitura batzuk ere martxan
Haur parkeak, pilotalekuak eta kirol kantxak zabaltzen hasi dira hainbat herritan. Ordizian, Urretxun eta Seguran, esaterako, hainbat neurri hartu dituzte egunotan.
Ordizian, Haur parkeak berriz ere zabalik daude. Goizean eta eguerdian desinfektatuko dira, beraz, kontuan izan langileak gerturatzen direnean lan horiek egin beharko dituztela. Udalak eskatu du, herritarrek higiene neurriak hartu eta errespetatu ditzatela. Bestalde, Majori plaza eta kanpoko frontoia ere zabalik daude.
Urretxuko Ederrena pilotalekuak ekainaren 18an irekiko ditu ateak eta sistema berri bat erabiliko du: txartelen bidezko kontrola. Profesionalen entrenamenduetarako eta kantxako alokairuetarako irekiko da. Alokatu nahi dutenek kiroldegian eskatu beharko dute.
Seguran, ekainaren 22rako aurrikusten dute herriko haur parkea eta kirol azpiegiturak –futbol zelaia eta frontoi ondoko kantxa–irekitzea.