'Publikoa, funtsezkoa zaindu aberastasuna banatuz' lemapean, Ordizian eta Urretxu-Zumarragan elkarretaratzeak deitu dituzte ostiral arratsalderako. "Eredu sozio-ekonomiko berria" sortu eta osasun eta zerbitzu publikoak indartu behar direla aldarirkatuko dute.
Zaldibiako Mendi Lasterketaren bigarren ekitaldia 2021erako utzi du antolakuntzak. Larunbatean zen jokatzekoa, Aralarren barrena eta bi ibilbidetan. Euskal Herriko rankingerako puntuagarria zen, gainera. "Indar gehiagorekin" itzuliko direla dio Unai Belokik.
Iluntzean piztu zen sua, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Suhiltzaileek berehala kontrolatu dute sua. Edukiontzi batzuk erre dira, baina inguruan ez du bestelako kalterik eragin.
Hirugarren fasean sartuta Goierriko kiroldegien irekiera mailakatua izaten ari da. Bueltarako baldintzak baina, ez dira ohikoak. Covid-19aren aurkako kontingentzia planak jarri dituzte martxan kiroldegiek. Segurtasun distantziak eta higiene neurriak bermatzeaz gain, erabiltzaileek ordua hartu behar dute kiroldegira joateko.
Zumarragako Udalak ekitaldia antolatu du Gurutze Gorriari egindako lana eskertzeko. Ekitaldian Gipuzkoako lehendakariak eta Goierri garaiko boluntarioek parte hartu dute.
Inguruko enpresetako jarduera etenda, inprentek lan gutxi dute. Udaletxeetako eta kultur ekintzetako inprenta lanak ere bertan behera gelditu dira, eta ez zaie lan berririk sartu.
Ordizian agertu da azken kasua, herenegun. Osasun Sailak herenegun baieztatu zuen kasua eta jada 317 positibo atzeman dira eskualde osoan. Atzo ez zuten kasu gehiagoren berri eman
Ekainaren 22tik 30era ikasturte bukaerako kontzertuak sarean egingo dituzte Tobera Musika Eskolako ikasleek. Ikasturtea bukatzeko balorazio bilerak, berriz, aurrez aurrekoak izango dira, segurtasun neurri guztiekin.
Hegialdeko jaien ordezko ekitaldietan herriko musika taldeen jarduna izan da nagusi. Txistulariek eta dultzaineroek larunbat goiza alaitu zuten. Bandakoek, igandea