Sutea izan da bart Oriamendi kalean
Iluntzean piztu zen sua, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik. Suhiltzaileek berehala kontrolatu dute sua. Edukiontzi batzuk erre dira, baina inguruan ez du bestelako kalterik eragin.
Beasaingo Oriamendi kaleko bizilagunek susto ederra hartu zuten atzo. Iluntzeko 20:30ak aldera, Oriamendi kalearen bukaeran, Irizar tabernaren parean dauden edukiontziek su hartu zuten. Gar handiak atera baziren ere, suhiltzaileak bertaratu eta berehala kontrolatu zuten sua. Lanean aritu ziren bitartean, trafikoa ere eten egin behar izan zuten. Edukiontzi batzuk erre dira, baina suak ez du inguruan bestelako kalterik eragin.