Beasain Kirol Elkarteak batzar orokorra egingo du ekainaren 30ean
Klubaren egoera ekonomikoa eta denboraldiaren kirol balantzea egingo dituzte. Bilera Urbialde plazako Laboral Kutxaren bulegoetan izango da, 19:30ean.
Beasain Kirol Elkarteak bazkideen batzar nagusia egingo du ekainaren 30ean, Urbialde plazako Laboral Kutxaren bulegoetan, 19:30ean. Elkartearen txosten ekonomikoa aurkeztuko dute eta denboraldiaren balorazioa egingo dute.
Talde nagusiak liga hamalaugarren amaitu zuen. Datorren denboraldian hirugarren maila jokatuko du, hortaz. Bigarren taldeak eta gazteek ere maila ona erakusti dute eta ardudunak gustura amaitu dute denboraldia.
Arlo ekonomikoan taldeari kalte egin dio geldialdiak. Ikusteko dago zenbatekoa izango den eragina baina aurrekontuak egokitu egin beharko dituztela ziurtzat jotzen da.