Olaberrian astelehenean hasiko da bainu denboraldia
Hilaren 26tik irailaren 13ra zabalduko dute Ihurreko kanpoko igerilekua. Sasoiko bonuak gaurtik 23ra bitartean atera daitezke.
Datorren astean hasiko da udako bainu denboraldia Olaberriko igerilekuan. Ekainaren 26an zabalduko dute Ihurreko kanpoko igerilekua, eta irailaren 13an itxiko dute. Sasoi osorako bonua gaur, eta hilaren 22an eta 23an atera behar da, igerilekuan bertan, argazkia eta Familia Liburua eramanda. Banakakoak (haur edo heldu) nahiz familiakoak egin litezke, eta 10 sarrerako sorta ere badago. Segurtasun neurri bereziak jarriko dituzte.