Segurako anbulategia ekainaren 29ko astean irekitzea aurreikusi dute
Aste honetan ireki behar zuten, baina Beasaingo anbulategian izandako Covid19 kasuak direla eta atzeratu egin dute. Hitzordua telefonoz bakarrik hartu daiteke.
Segurako anbulategia aste honetan irekitzekoa zen, baina zerbitzua atzeratu dute Beasaingo anbulategian atzemandako Covid19 kasuengatik. Berrantolaketa egin behar izan dute eta ekainaren 29ko astean martxan hastea aurreikusi dute. Data zehatza, baina, oraindik ez dakite. Udalak jakinaraziko du dakitenean. Hitzordua telefonoz bakarrik egin ahal izango da.