San Joan eta Santa Ixabel artean
Legazpiko arma alardean 80 herritar baino gehiago parte hartu zuen .Seguran, Euskal Herriko sega txapelketan 24 partaide .Zumarragako Santa Ixabel jaietan, idi probak.
Festarik festa ibili ziren Goierriko Hitza egunkariko orriak duela 15 urteko egunkarian, sanjoanak eta santaixabelak tartean. Eskualdeko hainbat kirol talderi buruzko aipamenek, Ormaiztegiko Udalaren aurrekontuak eta Beasainen Agenda 21aren baitan egindako diagnosiak osatu zitituzten albiste nabarmenenak.
Festak nagusi
Ostirala egokitu zen 2005eko San Joan eguna, ekainaren 24a, eta egun hartako egunkarian toki nabarmena hartu zuen bezperan Legazpin egindako arma alardeak; bi konpainiatan banatuta eta aurretik idi pare batek tiratutako gurdia zutela, 80-bat legazpiarrek parte hartu zuten desfilean. San Joan bezperan egin zen, baita ere, Ordiziako Majori-Otegieneko sardina jana, auzoko festen barruan. Sardina janaren 25. edizioa zen, eta 155 kilo erre eta banatu ziren. aiak igandera arte luzatu ziren.
San Joan festak ziren Seguran ere, eta igandean, ekainak 26, herrian hitzordu garrantzitsua zuten. Bigarren sega eguna ospatzekoak ziren, eta horren baitan, Euskal Herriko txapelketa, 24 segalariren partaidetzarekin.
Zumarragako santaixabelak ere gertu ziren, eta haien berri ere jaso zuen egunkariak, jaietako argazki rallya eta idi probak aitzakia hartuta. Uztailaren 1eko eta 2ko gauetan Legazpira joan-etorria egiteko jarriko zen autobus zerbitzua ere aipatzen zen.
Ormaiztegiko aurrekontua
Beste gai batzuk ere jorratu zituzten ostiral hartako Hitza-n, tartean Ormaiztegiko Udalak onartu berri zuen 1,3 milioi euroko aurrekontua. Arau Subsidiarioen aurrerapena ere onartu zuten eta horren berri ere eman zuten.
Azkenik, Agenda 21ari begira, Beasainen egindako diagnostikoa ere aipatu zuen Hitzak.