Goierriko hainbat udalen adierazpenak Harrotasunaren Nazioarteko Egunean

Ortzadarra margotu dute Zaldibian.
Ekainaren 28an, 1969an Stonewallen izandako istiluak (New York) gogoan harturik, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, lesbianen, gayen, bisexualen, transexualen, intersexualen, queer-en zein sexu-askapenarako bidean daudenen eskubideak defendatzeko.
Aurtengo aldarriak ez dira jendetsuak izango, baina Goierri mailan ere keinu txikien bitartez LGTBIQ+ kolektiboaren eskubideak errebindikatuko dira. Besteak beste, Beasaingo Udalak Igartza jauregia kolorez argiztatuko du gaur gauean. Zaldibian berriz, herriko zebra-bide bat koloreztatu dute, ortzadarra margotuz.
Horrez gain, Lazkaoko, Legorretako, Beasaingo eta Ordiziako udalek LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko adierazpen instituzionalak zabaldu dituzte.

Zaldibiako Udaletxea ekainaren 28an.

Idiazabalgo Udalak zabaldutako txioa, ekainaren 28an.

Lazkaoko talde feministak herria apaindu du.













