Hautesleku batzuk tokiz aldatuko dituzte zenbait herritan, eta sarrera neurtu
Goierriko 23 herrietan 89 hautes mahai osatuko dituzte igandean. 53.500 goierritarrek eman ahal izango dute botoa. Hainbat mahai tokiz aldatu dituzte, eta neurri bereziak hartu beharko dira bozkatzerako garaian.
Igandean 53.519 goierritarrek daukate Eusko Legebiltzarrerako ordezkariak aukeratzeko botoa emateko eskubidea. 89 mahai osatuko dituzte. Herri batzuetan, hauteslekuak tokiz aldatuko dituzte, koronabirusak kutsatzeko arriskua gutxitze aldera.
Ordizian, lehenengo aldiz Beti-Alai pilotalekuan egokituko dituzte hautesmahai batzuk, eta Jakintza ikastolak beste batzuk. Bozkalekua Jakes Etxea, Torrea edo KZgunea zutenek frontoira joan beharko dute, eta Gazte Lokalera joaten zirenek, Jakintzara.
Idiazabalen Zelaa kiroldegian kokatuko dituzte hiru mahaiak, udaletxean jarri beharrean.
Legazpin, betiko lekuetara jo ahalko dute hautesleek, baina aldaketa nagusia Haztegi ikastolan izango dute: mahaiak ikastetxearen eraikuntzatik kanpo jarriko dituzte.
Zumarragan, 12 mahaiak betiko lau hauteslekuetan egongo dira: udaletxean 1, Gazte Txokoan 3, La Sallen sei eta Eitzagako Topalekuan bi. La Sallen, ordea, gune ezberdinetan banatuta bereiziko dituzte mahaiak.
HAUTESKUNDEAK
· Eguna. Uztailak 12, igandea.
· Ordutegia. 09:00etatik 20:00ak arte, etenik gabe.
· Deialdia. Eusko Legebiltzarra aukeratzeko 12. hauteskundeak.
· Errolda. Goierrin 53.519
· Hautesmahaiak. 89NEURRIAK ETA AHOLKUAK
· Mahaia. Hautesle bakoitzari zein tokitan bozkatzea dagokion ziurtatzeko, etxean Errolda Txartelean begiratu mahaia.
· Botoa. Gutunazalean botoa sartuta etxetik prestatuta eraman.
· Sarrera. Hauteslekura iritsitakoan, sarreran kanpoan itxaron behar da, arduradun batek noiz sartu esan arte. Sarrerak eta irteerak ate banatatik jarriko dituzte; ezin den lekuetan, barrukoa irten arte kanpoan itxaron.
· Lehentasunak. Hauteslekura sartzeko lehentasuna izango dute 65 urtetik gorakoek, ezintasunen bat dutenek eta haurdun dauden emakumeek.
· Ilaran. Aurrekoarekiko 1,5 metroko tarte utzi. Botoa emateko aretoan, lurrean markatuta egongo dira non kokatu.
· Eskuak. Sartzerakoan eta irteterakoan gel hidroalkoholikoarekin eskuak garbitu behar dira.BOTOA EMATERAKOAN
· Gutunazala. Ez miazkatu gutunazalaren ertza, eta ez itsatsi. Sobre-belarria barrura sartuta nahikoa da.
· Markak. Lurreko marken tokian itxaron, txanda iritsi arte. Identifikazioa. Izen-abizenak esan behar ditu hautesleak, eta identifikazio agiria (Nortasun Agiria, pasaportea edo gidabaimena) mahaiko buruari erakutsi, eskura eman gabe. Mahaikoren batek maskara kentzeko eska diezaioke boto emaileari, aurpegia ikusteko.
· Bozkatzea. Mahaiburuak hauteslearen izen-abizenak berretsitakoan, boto bakarra duela erakutsi ondoren, norberak sartu behar du hautetsontzian.
· Irteteko. Adierazitako bidetik. Eskuak garbitu gelarekin.OSASUN KIT-A MAHAIETAN
· Norentzat. Hauteskunde mahaietan egongo diren kideentzat.
· Edukia. Maskarak egunean zehar erabiltzeko. Eskuak garbitzeko gel potoa. FFP2 motako maskarak, boto kontaketa egiteko. Nitrilozko eskularruak, boto kontaketarako.