Dozena bat lagunek Marimurumendi maratoiaren 30 kilometro egin dituzte
Asteburuan Beasainen ospatzekoa zen Ehunmilak ultra-traileko hiru probak gogoratzeko elkartu dira mendian korrika eginez

Dozena bat lagunek bihar jokatzekoa zen Marimurumendi maratoian 30 kilometro egin dituzte gaur goizean, asteburuan Beasainen ospatzeko zen Ehunmilak ultra-traileko hiru probak gogoan izateko. Giro ona izan dute mendian korrika egiteko, eta giro jatorra izan dute haien artean ere.