Ehunmilei keinu, elastikoak zintzilikatuz
Asteburu honetan zen ospatzekoa Ehunmilak lasterketaren 11. edizioa. Antolatzaileek martxoan bertan erabaki zuten bertan behera uztea COVID-19 koronabirusak eragindako osasun krisiarengatik. Beasaingo hainbat balkoitan elastikoak daude zintzilikatuta Ehunmilei ikusgarritasuna emateko.
Dagoeneko jakina izango zen Goierriko 2 Handiak probaren irabazleak zeintzuk izango ziren, gaur arratsaldean iritsiko zatekeen Ehunmilak ultra-trailaren irabazle mutilezkoa Beasaingo plazara, eta bihar goizean Marimurumendi mendi maratoian lasterketan korrika ibiltzekoak ziren 515 korrikalari. Baina ez, aurten ez da posible izan, eta ez eguraldiarengatik, COVID-19 osasun krisiarengatik baizik.
Martxoan bertan, Espainiako Gobernuak alarma egoera deitzearekin batera, erabaki zuten Ehunmilak ultra-trailaren antolatzaileek hiru probak bertan behera utziko zituztela, eta asteburu honetarako Ehunmilei ikusgarritasuna emateko deia egina zuten. Beasaingo hainbat balkoi eta kaletan Ehunmilen elastikoak daude zintzilik ultra proben “trilogiari” keinu egiteko.
Goierriko Hitzak, iazko bideoa berriz sareratuz ekarri nahi izan du gogora.