Emakumeek gidatutako bertso musikatu saioa Legazpin, ostiralean
Bertso-Olariak elkarteak antolatu du eta 'Ez da kasualitatea' izenburua du. Agirre-Etxeberrin egingo dute, eta Amaia Agirre, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan. Gari Otamendii eta Araitz Bizkar musikaz arduratuko dira.
Legazpin azken urteetan uztailean garatzen den Uztakale kultur eta aisialdi egitaraua ordezkatuz, herriko hainbat taldek antolatu duten ekitaldi sortak bertsozaleei zuzendutako hitzordua proposatzen du ostiralerako, Ez da kasualitatea bertso musikatu saioa, hain zuzen.
Bertso-Olariak elkarteak antolatuta, Agirre-Etxeberri parkean egingo da Ez da kasualitatea saioa, 19:00etan, edo Azokan eguraldi txarra eginez gero. Amaia Agirre, Ane Labaka, Miren Amuriza eta Nerea Elustondo legazpiarra ariko dira bertsotan, eta gai jartzaile lanetan Amaia Berriozabal. Musikaren atalaz, berriz, Gari Otamendi eta bere biolina eta Araitz Bizkar eta bere gitarra arduratuko dira.
COVID-19a dela eta, ikusleentzako aulkiak elkarren artean 1,5 metroko distantzia mantenduz jarriko dira, eta maskara derrigorrezkoa izango da.