CAFen eskaririk handiena
Ibarretxe lehendakaria Seguran bisitan. Goierri Garaiko merkataritzan euskara %40 baino gutxiago erabiltzen zen. Legazpin ez zen San Inazio jairik izan, antolatzaile faltagatik
CAFek inoizko eskari handiena lortu zuen Renferekin, duela 15 urteko GOIERRIKO HITZAk azaleaan jaso zuenez. 1.000 milioi euroko kontratua sinatu zuen, Renferentzat 107 tren egin eta 14 urtez mantentzearen truke.
Bestalde, egun hartako azalean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Segurara egindako bisita ikus daiteke. Segurako gune historikoa bisitatu zuen Joseba Intxausti historialari segurarraren azalpenak entzunez. Herriaren antzinatasuna eta modernotasuna hein berean nabarmendu zituen lehendakariak. Segura «handi» herritarrek egiten zutela gaineratu zuen.
Euskararen inguruko albisteak ere jaso zituen duela 15 urteko Hitzak. Zumarraga, Legazpi, Ezkio-Itsaso eta Urretxuko diagnosiaren berri eman zuen. Ondorioetako bat horixe: Goierri Garaiko merkatal sektorean euskara %40 baino gutxiago erabiltzen zela.
Aurtzaka Argentinara
Beasaingo orrian bi albiste nabarmendu ziren. Batetik, 36ko gerran hil zituzten 32 35 ere badira fusilatuak omendu zituzten. Eta bestetik, Aurtzaka taldeko dantzariak Argentinara joan ziren uztail amaieran, eta taldearen 25. urteurrenean sortu zuten Goierri ikuskizuna eskaini zuten lau saiotan.
San Inaziorik ez Legazpin
Azkenik, aurten erabat bestelako arrazoiengatik Legazpiko San Inazio auzoan festarik izango ez den bezala, duela 15 urte ere ez zen festarik izan. Kasu hartan, antolatzaile faltagatik.