Bi positibo berri atzeman ditu Osasun Sailak, bat Legazpin eta bat Zumarragan
Osasun Sailaren gaurko txostenak COVID-19aren probetan ateratako bi positibo berri jaso ditu Goierrin, bat Legazpin eta beste bat Zumarragan
Azken egunekin alderatuta, hobekuntza nabaritu da covid-19aren kasu positiboei dagokienez Goierrin. Osasun Sailak 24 orduan bi positibo kasu atzeman ditu soilik: bat Legazpin eta beste bat Zumarragan. Osasun krisia hasi zenetik, 464 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
Gipuzkoan 53 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak atzotik gaurra, Araban 72 eta Bizkaian 229. Euskal Autonomia Erkidego mailan 8 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 21 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 110 dira ingresatuta daudenak.
Eguneraketa: 08/11 –—— 08/12
ALTZAGA …………… 4
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 69
GABIRIA ……………. 0
GAINTZA …………… 1
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………… 6
ITSASONDO ………. 7
LAZKAO …………… 25
LEGAZPI ………….. 33……………….+1
LEGORRETA ……… 13
MUTILOA ………….. 3
OLABERRIA ………. 1
ORDIZIA ………… 146
ORMAIZTEGI ……. 4
SEGURA ……………. 4
URRETXU ……….. 26
ZALDIBIA …………. 7
ZEGAMA …………… 18
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA ….. 86……………….+1
GOIERRI …………462……………..464(+2)