Asteburuan 34 positibo kasu gehiago zenbatu dituzte Goierrin
Osasun Sailak gaur eguneratu ditu ostiraletik honako herrietako datuak, eta Goierrin, 34 kasu gehiago daude. Beasainen eta Ordizian zortzina kasu zenbatu dituzte eta zazpi Zumarragan; Gabirian, Legorretan, Urretxun, Legazpin, Mutiloan eta Ormaiztegin ere badira kasu berriak.
Koronabirusaren datuek igoera handia jaso dute gaur ere, Osasun Sailak asteburu osoko datuak eguneratu eta gero. Ostiraletik hona 34 positibo kasu berri jaso dituzte. Beasainen (8), Ordizian (8) eta Zumarragan (7) daude kasurik gehienak. Urretxun (3), Gabirian (3), Legorretan (2), Legazpin (1), Mutiloan (1) eta Ormaiztegin (1) agertu dira gainontzekoak.
Martxoan Covid-19aren osasun krisia hasi zenetik, 634 lirateke Goierrin guztira positibo emandako kasuak.
EAE mailako datuetan, 513 kasu berri jaso dituzte gaurkoan, 6.190 PCR proba egin eta gero. Bizkaian daude kasurik gehienak (299), Gipuzkoan 162 dira eta beste 35 Araban.Eguneraketa: 09/04 09/07
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 2
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ………….. 90 ……………………… +8
GABIRIA ……………. 0 ………………………. +3
GAINTZA …………… 2
EZKIO-ITSASO …… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 8
LAZKAO …………… 31
LEGAZPI ………….. 49 ……………………….. +1
LEGORRETA ……. 20 ……………………….. +2
MUTILOA ………….. 3 ……………………….. +1
OLABERRIA ………. 2
ORDIZIA ………… 176 ……………………….. +8
ORMAIZTEGI ……. 5 ………………………… +1
SEGURA ……………. 6
URRETXU ……….. 48 ……………………….. +3
ZALDIBIA …………. 8
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 111 ……………………….. +7
GOIERRI ……….. 600 ……….……..…. 634 (+34)