Lazkao Txiki 29. Bertsopaper lehiaketako sarituek abestu dituzte jada euren lanak
Maila altua izan da aurten ere Argi Berri Elkarteak antolatutako Lazkao Txiki 29. Bertsopaper lehiaketan. Gaztetxoen sailean Sarako Unax Aizpurua izan da garaile. Gazteen artean, berriz, June Aiestaran beasaindarrak jaso du lehen saria. Helduen artean, Donostian bizi den Manex Mujika saritu dute "Gelan sartu orduko" lanagatik.
Argi Berri Elkarteak Ordiziako Udalarekin bat antolatutako Lazkao Txiki 29. Bertsopaper lehiaketan 33 sortzaileek hartu dute parte aurten. Urtero egin bezala, hiru mailatan banatu dira bertsopaperak. Jasotako lanak Manu Olanok, Nikolas Zeberiok eta Izar Sarriegik irakurri eta sailkatu dituzte, irabazleak zeintzuk izan diren erabakiz. Sariak banatze-lanak Ordiziako Udaleko alkateak, Adur Ezenarrok, Argi Berri Elkarteko presidenteak, Aitor Calvillok, eta Joxe Miel Iztueta “LazkaoTxiki” zenaren iloba Mari Josek egin dituzte. Maila bakoitzeko lehen hiru sailkatuek ordainagiri ekonomikoa jaso dute.
Jarraian, saritu guztien zerrenda:
GAZTETXOETAN (13 urte artekoak): 5 lan guztira
- Sarako UNAX AIZPURUA IBARGARAI
- Oreretako MARA ALBISTUR GURRUTXAGA
- Orioko AMAIUR SUKIA YABEN
Oharra: maila honetan gaia denentzat bera izan da: “Etxetik ezin atera”.
GAZTEETAN (14-18 urte bitartekoak): 7 lan guztira
- Beasaingo JUNE AIESTARAN IPARRAGIRRE “Parez pare” lanagatik
- Zarauzko ANER PERITZ MANTEROLA “Mundura buelta” lanagatik
- Hernaniko GARAZI URDANGARIN LARRED “Udako egun batez” lanagatik
+ HELDUETAN (18 urtetik gorakoak): 21 lan guztira
- Donostiako MANEX MUJIKA AMUNARRIZ “Gelan sartu orduko” lanagatik
- Beasaingo EKAITZ GOIKOETXEA ASURABARRENA “Bidean” lanagatik
- Asteasuko HARITZ MUJIKA LASA “Ezin ahaztu” lanagatik