280 atletak estreinatuko dute Altamirako pista berria igandean
Gipuzkoako Atletismo Federazioak parte-hartze libreko probak antolatu ditu iganderako Ordizian
Igande honetan, hilak 20, 280 atleta batuko dira Ordiziako Altamira atletismo pista berritua estreinatzeko. Gipuzkoako Atletismo Federazioak eta Txindoki Atletismo taldeak antolatutako Parte-hartze libreko probak goizeko 10.30etan hasi eta 13.30ak arte luzatuko dira.
“Guretzako ohore bat da Federazioak Ordiziako Altamira pista aukeratu izana proba hauek egiteko; normalean Donostian egiten dira. Gainera, Txindoki Atletismo taldea ere buru-belarri ibili da ekintza guztia antolatzen, eta oso eskertuta gaude”, azaldu du Jon Ander Caballero, Ordiziako Kirol zinegotziak. Ostegun honetan, iluntzeko 20.00etan argitaratuko dira parte hartuko duten atleta guztien behin betiko irteera-zerrendak.
Covid-19ak sortutako osasun egoera dela eta, ekintzak aforo mugatua izango du, eta dagoeneko beteta dago.
Hau izango da parte-hartze libreko proben ordutegia:
PROBEN HASIERA
10:30 Luzera gizonak
10:30 Pertiga gizon+emakume
10:30 100 metro hesidunak (0.76) Sub16-Sub18 Emakumeak
10:40 100 metro hesidunak (0.84) Emakumeak absolutua
10:50 100 metro hesidunak (0.91) S16
11:00 110 metro hesidunak (0.91) S18
11:00 Pisua Emakumeak
11:00 Altura Mujeres
11:10 110 metro hesidunak (1.00) S20
11:10 110 metro hesidunak (1.067) Absolutua
Aurreskua
11:20 3000 m. gizonezkoak
11:50 100 metro Emakumezkoak
12:10 100 metro Gizonezkoak
12:15 Luzera Emakumezkoak
12:15 Pisua Gizonezkoak
12:15 Altura Hombres
12:30 1000 m. Gizonezkoak
12:35 1000 m. Gizonezkoak
12:40 1500 m. Emakumezkoak
12:50 1500 m. Gizonezkoak
13:10 300 metro hesidunak. (0.76) S16 Emakumezkoak
13:15 400 metro hesidunak (0.76) Emakumezkoak
13:25 300 metro hesidunak (0.84) S16 Gizonezkoak
13:35 400 metro hesidunak (0.84/0.91) S18-Abs