2020/9/17

Argigraphia erakusketa bisitatzeko izena eman beharko da

Argigraphia erakusketa irailaren 25ean bakarrik egongo da ikusgai, baina hiru txandatan: 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan

Meazti etxe aurreko bi gereziondo bota dituzte

Zaharrak ziren eta enborreko zura ustelduta zuten, eta iaz adar bat hautsi eta espaloi gainera erori zen. Bi zuhaitz gazte landatuko dira haien ordez

Osakidetzako langileek protestak egingo dituzte berriro

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek mobilizazioa deitu dute irailaren 18tik aurrera osasun publikoan

Oiangu Pilota Elkarteko bost bikote ariko dira Gipuzkoako Txapelketan paleta larruz jokamoldean

Ostiralean eta larunbatean jokatuko dituzte Oiangukoek lehen partidak, Olaberriko pilotalekuan.

Igandean egingo dute Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 4. proba, Aizkorri-Aratz parke naturalean

Otzaurten jarriko dute harrera gunea. Lehenengo irteerak 9:00etan izango dira eta azkenak 14:00etan. Maskara eraman beharko dute uneoro parte hartzaileek.

"Aftersun jaialdia" ospatuko dute Ordizian datorren asteburuan

Ordiziarrockeko lan taldeak kontzertuak eta astronomia gaua batuko dituen jaialdia antolatu du irailaren 26an

Biharko azokan, arropa eta oinetako saltzaileak plazan jarriko dira

Konfinamendu garaian bi hilabete luzez egon ziren azokara joan gabe; maiatzaren 29an Haztegi ikastolako patioan jarri zituzten postuak, eta duela bi astera arte bertan egon dira. Joan den ostiraletik, berriz ere Euskal Herria plazan dira, baina distantziak mantendu behar direla eta, beste kokapen batekin.

"Barandiaranen oinatzetan" bisita gidatua egingo dute Ataunen

Jose Miguel Barandiaran gertutik ezagutzeko ibilaldia egingo dute Ataunen igandean

Ataunen gaur hasiko da Otsotarren Natura Zikloa, faunari buruz

Aranzadi zientzia elkarteko Maite Laso ornitologoak eta Ion Garin herpetologoak hitz egingo dute

Oroimen historikoari buruzko dokumental emanaldia Gabirian

Bihar emango dute Goazen gabiriar danok laneko dokumentala lehenengo aldiz jendaurrean

Argizaiola argazki erakusketa zabalduko dute bihar

Parte hartu dutenen lanak Igartzako Jauregian egongo dira ikusgai

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa