Argigraphia erakusketa bisitatzeko izena eman beharko da
Argigraphia erakusketa irailaren 25ean bakarrik egongo da ikusgai, baina hiru txandatan: 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan
Argigraphia erakusketak ilaren 25ean ateak zabalduko ditu. Hiru bisita antolatu dituzte: 18:30ean, 19:15ean eta 20:00etan. Ikusi nahi duenak izena eman beharko du Mirentxun liburu dendan, Jokin Telleriarenean edo Jon egunkarietan. Argigraphia Josemari Telleriaren argazkiekin eta Murumendiko haurren marrazkiekin eta testuekin osatutako erakusketa da.