Argizaiola argazki erakusketa zabalduko dute bihar
Parte hartu dutenen lanak Igartzako Jauregian egongo dira ikusgai

KULTURA // Euskal Herriko Argazki-Elkarteen Federakuntzak antolatutako Argizaiola Sariko erakusketa irekiko da bihar, 18:00etan, Igartzako Jauregian. Irailaren 27ra arte egongo dira lanak ikusgai, tartean, Argizpi elkarteko Oskar Gaskonenak. Beasaindarraren Comunidad de vecinos bilduma sarituetako bat izan zen.