Igandean egingo dute Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 4. proba, Aizkorri-Aratz parke naturalean
Otzaurten jarriko dute harrera gunea. Lehenengo irteerak 9:00etan izango dira eta azkenak 14:00etan. Maskara eraman beharko dute uneoro parte hartzaileek.
Gipuzkoako Orientazio Taldeak antolatuta eta Zegamako Udalak eta Goiturrek babestuta, Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 4. proba egingo dute igandean Aizkorri-Aratz parke naturalean. 8:45ean harrera gunea irekiko dute, Otzaurten, eta 9:00etan lehenengo irteerak izango dira. Azkenekoak, berriz, 14:00etan izango dira. Helmuga 15:30ean itxiko dute.
Parte hartzaileek maskara uneoro eraman beharko dute jantzita. 16 urtetik gorakoek bakarrik har dezakete parte. Izen ematea itxita dago dagoeneko.