Oroimen historikoari buruzko dokumental emanaldia Gabirian
Bihar emango dute Goazen gabiriar danok laneko dokumentala lehenengo aldiz jendaurrean

GABIRIA // Ekainean aurkeztu zen Goazen gabiriar danok laneko dokumentala bihar emango dute lehenengo aldiz jendaurrean. Gabiriako kultur etxean, 18:00etan hasiko da emanaldia, eta ondoren solasaldia egingo dute joaten direnek. 1936ko gerra, gabiriarren parte-hartzea eta herriko egoera agertzen dira, herritarrek eszenifikatuta.