Iratzarrik hasi du ikasturte berria
Legazpiko emakume elkarteak yoga eta sabeleko dantzen tailerrak jarri ditu martxan sei hilabeteko geldialdiaren ondoren. Urrian pilates eta aretoko dantzarekin hasiko dira.
Iratzarri emakumeen elkartea berriz ere martxan hasi da, COVID-19aren ondorioz sei hilabete geldi egon ondoren. Ikasturte berria bi ikastarorekin hasi du, yogarekin eta sabeleko dantzarekin. Urritik aurrera, berriz, pilates eta aretoko dantzen tailerrak izango dituzte eskuragarri bazkideek. Bestetik, irailaren 30etik aurrera zuzendaritza taldeko kideak San Ignazioko egoitzan egongo dira, asteazkenero, 16:30etik 18:00etara.
COVID-19a dela eta, ikastaroak eta tailerrak martxan jarri ahal izateko, espazioak, higiene neurriak eta ordutegiak egokitu behar izan ditu Iratzarrik. Bestetik, bertan behera utzi behar izan dituzten beste ikastaroak eta hitzaldiak datorren urterako atzeratu dituzte.