Beasainen bizi zen emakumezko bat hil da auto istripu batean
Gaur goizean gertatu da ezbeharra, Oñatiko Zubillaga auzoan
Auto batek eta kamioi batek talka egin dute Oñatiko Zubillaga auzoan, GI-2630 errepidean, Bikoitz jatetxearen eta Arriagakoa baserriaren artean. 7:54an izan da eta istripuaren ondorioz, autoan zihoan pertsona, emakumezkoa, hil egin da. Kamioilaria Debagoieneko ospitalera eraman dute zaurituta. Istripuaren eraginez hainbat orduz itxita egon da errepidea eta ilara luzeak ikusi dira, baina dagoeneko garbitu dute bidea eta 11:00etatik zabalik dago. Oñatiko Zuazola institutuko irakaslea da hildakoa, 49 urtekoa. Eibartarra da berez, baina Beasainen bizi zen.