Bertso Band saioa sarrera guztiak agortuta egingo da

LAZKAO // Lazkaoko Musika Bandak eta Iker Zubeldia, Iban Urdangarin, Oihana Iguaran eta Maialen Lujanbio bertsolariek Bertso Band saioa egingo dute, gaur 20:30ean, Lazkaoko Areria antzokian. Sarrera guztiak agortu dira. Hasieran eta bukaeran batera ariko dira musikariak eta bertsolariak. Erdian, bertso saioa egingo dute, Aizpea Garmendiak jarritako gaietara.