Datorren azaroaren 21era atzeratu dute gau astronomikoa
ORDIZIA // Eguraldiaren iragarpenak euria eman du biharko, eta horregatik bertan behera geratu da Astronomia Gaua. Dena den, data berria finkatu dute, azaroaren 21a izango da. Egun horretan, unibertsoaren sorrera tailerra egingo dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Iluntzean, behaketa astronomikoa egingo dute (21:00-23:00). Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek gidatuko dituzte saioak. Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimena da.