Ekonomi Jardueren gaineko Zerga urriaren 1etik aurrera
ORDIZIA // Urriaren 1etik azaroaren 10era bitarteko lan egunetan, biak barne, ordaindu ahal izango da 2020 ekitaldiko Ekonomia Jardueren gaineko Zerga (IAZ). Ordainketak herriko edozein aurrezki kutxa edo banketxetan egin daiteke eta baita Ordiziako Udalaren webgunearen bidez online ordainketa egin ere. Kontua emanda dutenei borondatezko epearen azkeneko egunean kargatuko zaie.