Gimnastika eta kirol ikastaroan emango dituzte Olaberrian
OLABERRIA // Pilates, zunba arrunta eta gogorra, eta mantentze gimnastika jarduerak egin ahalko dira Olaberrian aurtengo kurtsoan, udalak antolatuta. Hiru hileko prezioa 75 euro da (herrian erroldatuta ez daudenentzat 90). Irailaren 21erako eman behar zen izena. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira, gutxienez zortzi lagun elkartzen badira behintzat.