Ordizian ere janari bilketa egingo dute Zaporeak erakundearentzat
Larunbatean egingo dute, udaletxeko arkupeetan eta Eroskin.
Elikagai bilketa antolatu du Zaporeak erakundeak, Moriako (Lesbos, Grezia) errefuxiatuei laguntzeko helburuarekin. Goierriko hainbat herrietan bat egin dute ekimenarekin, Legorreta, Gabiria eta Arama kasu. Azken orduetan, Ordiziak ere bat egin du deialdiarekin eta larunbatean egingo dute, 10:30etik 13:30era udaletxeko arkupeetan eta 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara Eroskin.












