Sei positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, sei kasu berri agertu dira Goierrin 24 orduan

Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste sei positibo kasu atzeman ditu, hiru Beasainen, bi Legazpin eta bat Ordizian. Osasun krisia hasi zenetik, 812 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAEn 383 positibo zenbatu ditu guztira Osasun Sailak 24 orduan, 9.118 PCR proba egin eta gero -atzoko egunean baino gutxiago-. Kasu horietatik 141 Gipuzkoan izan dira, 70 Araban eta 159 Bizkaian izan dira. Euskal Autonomia Erkidego mailan 268 dira egun ospitaleratuta daudenak, eta horietatik 46 daude ZIUn.
Eguneraketa: 09/24 09/25
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….……… 131…………………………+3
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ………. 12
LAZKAO …………… 43
LEGAZPI ………….. 64…………………………+2
LEGORRETA ……. 26
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 212…………………………+1
ORMAIZTEGI ……. 8
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 72
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 128
GOIERRI ……….. 806……….……..……….. 812(+6)