Julen Latorrek irabazi du Lazkaoko 77. txirrindulari proba
Bigarren postua Gomur taldeko Pelayo Sanchezek lortu du eta hirugarren postua Xabier Berasategi Laboral Kutxako txirrindulariak. Lazkaoko plazatik irten dira eta Lazkaomendin amaitu dute.
Lazkaoko 77. txirrindulari proba jokatu dute gaur. Elite eta 23 urtepeko amateurrentzako proba izan da eta 127 kilometro egin dituzte txirrindulariek. Aiarabike taldeko Julen Latorre ziklistak irabazi du lasterketa. Hiru ordu, bi minutu eta zazpi segundotan burutu du. Bigarren postuan, bost segundotara, Gomur taldeko Pelayo Sanchez iritsi da eta, hirugarren, 12 segundora, Xabier Berasategi Garmendia Laboral Kutxako txirrindularia.
Apirilaren 25ean egitekoa zen, baina atzeratu egin zuten osasun egoeragatik. Lazkao Kirol Elkartea izan da antolatzailea eta Euskaldun txapelketarako balio du probak.
Senperetik abiatu dira txirrindulariak 9:30ean, baina Lazkaoko herriko plazan eman diote irteera ofiziala lasterketari. Ordizia-Itsasondo-Legorreta-Alegia-Orendain -Abaltzisketa-Zaldibia-Ordizia bira lau aldiz osatu ondoren, Lazkaomendin amaitu dute proba ziklistek.