Eztabaida zientifikoa aldarrikatzeko eta covid19ak eragindako egoeraren aurrean hartutako neurriak salatzeko egin dituzte. Donostiatik, Bilbotik, Gasteiztik eta Iruñeatik atera eta Arantzazun elkartu dira.
Zubizarreta III-Albisu bikote ataundarrak irabazi du gaur Auzoetako frontoian, Bengoetxea IV eta Arangurenen aurka, 22 eta 13. Zubizarretaren debuta izan da profesionaletan.
Oriamendi kalean agertu dira pintaketak. Beasaingo Udalak adierazpen oharra argitaratu du: "Zentzurik ez duten mehatxu pertsonalek ez dute lekurik bizi dugun egoeran eta gizartean".
Bigarren postua Gomur taldeko Pelayo Sanchezek lortu du eta hirugarren postua Xabier Berasategi Laboral Kutxako txirrindulariak. Lazkaoko plazatik irten dira eta Lazkaomendin amaitu dute.
Prosa, bertsoak eta olerkiak landu dituzte parte hartzaileek. Kategoria eta adin ezberdinetan banatuta, sari ugari banatu dituzte gaur Igartza Jauregian.
Irailaren 8an Lesbos irlan dagoen Moria errefuxiatuen gunean sutea izan zen. Zaporeak Gobernuz Kanpoko Erakundeak Euskal Herri mailako deialdia egin du janaria biltzeko. Goierrin Gabiriak, Ordiziak, Legorretak eta Aramak bat egin dute.