10 positibo kasu berri atzeman ditu Osasun sailak Goierrin
Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, hamar kasu berri agertu dira Goierrin 24 orduan
Osasun sailak Goierrin, 24 orduan beste hamar positibo kasu atzeman ditu, Beasain eta Legazpin hiruna kasu agertu dira, eta Lazkao, Legorreta, Ormaiztegi eta Zumarragan kasu bana. Osasun krisia hasi zenetik, 856 dira COVID-19a atzemateko PCR proban positibo eman duten goierritarrak.
EAEn 385 positibo zenbatu ditu guztira Osasun Sailak 24 orduan, 10.969 PCR proba egin eta gero -atzoko egunean baino gehiago-. Kasu horietatik 175 Gipuzkoan izan dira, 63 Araban eta 138 Bizkaian izan dira. Euskal Autonomia Erkidego mailan 245 dira egun ospitaleratuta daudenak, eta horietatik 55 daude ZIUn.
Eguneraketa: 09/30 10/01
ALTZAGA …………… 1
ARAMA ……………… 5
ATAUN ………………. 5
BEASAIN ….…….. 139…………………………+3
EZKIO-ITSASO …… 6
GABIRIA ……………. 3
GAINTZA …………… 2
IDIAZABAL ………. 10
ITSASONDO ……… 13
LAZKAO …………… 46…………………………..+1
LEGAZPI ………….. 72……………………….….+3
LEGORRETA ……. 26…………………………..+1
MUTILOA ………….. 5
OLABERRIA ………. 3
ORDIZIA ………… 222
ORMAIZTEGI …… 11……………………………+1
SEGURA ……………. 9
URRETXU ……….. 74
ZALDIBIA …………. 9
ZEGAMA …………. 20
ZERAIN ……………. 0
ZUMARRAGA …. 133……………………….……+1
GOIERRI …….. 846……….……………856(+10)
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena (2020/10/01)