Akelarre filma ikusi ahal izango da asteburuan Goierriko lau zinema aretotan
Beasaingo Usurben, Lazkaoko Arerian, Ordizia Herri Antzokian eta Zumarragako Zelai Ariztin eskainiko dute.
Donostiako Zinemaldian aurkeztu eta gero, Akelarre filma Euskal Herriko hainbat zinemetan estreinatuko dute asteburuan, tartean, Goierriko lau aretotan. Pablo Agüero zinemagile argentinarrak zuzendu du Euskal Herriaren, Frantziaren eta Argentinaren artean ekoitzitako filma. Bertan, Zugarramurdiko ustezko sorginkeria kasuen eta inkisizio prozesuaren istorioa kontatzen du.
Bihartik astelehenera bitartean, Goierriko lau zinema aretotan ikusi ahal izango da: Beasaingo Usurben, Lazkaoko Arerian, Ordizia Herri Antzokian eta Zumarragako Zelai Ariztin. Legazpiko Latxartegin, berriz, hurrengo asteburuan emango dute.
Hau da asteburu honetako karteldegia:
BEASAIN (Usurbe Antzokia)
- Ostirala. 19:30 eta 22:00
- Larunbata. 19:30 eta 22:30
- Igandea. 19:30 eta 22:00
- Astelehena. 19:00 eta 22:00
LAZKAO (Areria Aretoa)
- Larunbata. 19:30 eta 22:15
- Igandea. 19:30
- Astelehena. 21:30 (ikuslearen eguna)
ORDIZIA (Herri Antzokia)
- Ostirala. 22:15
- Larunbata. 19:30 eta 22:15
- Igandea. 19:30 eta 22:15
- Astelehena. 19:30
ZUMARRAGA (Zelai Arizti Aretoa)
- Larunbata. 19:30 eta 22:15
- Igandea. 19:30 eta 22:15
- Astelehena. 19:30 eta 22:15 (ikuslearen eguna)