Alex Aranburu Girorik gabe, birus kasuaren ostean
Koronabirusaren proba egin zioten ostegunean, eta positibo eman du
Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarrak (Astana) larunbatean zuen hastekoa Italiako Giroa, bere hirugarren itzuli handia eta herrialde hartako lehena. Baina, azken unean, ezina suertatu zaio. Koronabirusaren proba egin zioten ostegunean, eta positibo eman du. Nahiz eta asteleheneko proba jada negatiboa atera zen, ezingo du Girora joan, bi test behar baitira. Astebete egon da bizikleta hartu gabe, eta Aranburuk eta taldeak erabaki dute txanda pasa egitea.
Astanak herenegun jakinarazi zuen Girorako zortzikoa, Lopez eta Fuglsang buru dituela. Denboraldirako ezarritako helburuetako bat zen Aranbururentzat, eta hain justu Italian lehiatu da gehien denboraldia berrabiatu zenetik. Postu bikainak lortu ditu. Espainiako Vueltan atera daiteke Aranburu, urriaren 20an.