Berdintasunerako 3. planerako ekarpenak egin daitezke
Datozen asteetan herriko mugimendu feministako ordezkari nahiz beste hainbat emakumeekin elkartuko dira
Joan den martxoan Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III. Plana diseinatzeko prozesua abiatu zuen Ordiziako Udalak, Elhuyar Aholkularitzaren laguntzarekin. Berdintasunaren eremuan orain arte egindako ibilbidearen balantzea ari dira egiten eta, horrekin batera, Ordiziako egungo egoera genero-ikuspegitik aztertzen. Analisi hori egin ahal izateko, udal-teknikarien ekarpenak jaso dira, eta datozen asteetan herriko mugimendu feministako ordezkari nahiz beste hainbat emakumeekin elkartuko dira. Ondoren plana diseinatuko dute. Zalantzetarako edo ekarpen gehiago egiteko idatzi kaltuna@ordizia.eus-era