Goierri mailako batukada ikastaroa antolatu dute
Goierriko Mari Batu taldeak batukada feminista ikastaroa antolatu du. Ataunen emango dituzte eskolak, hilaren 8an hasita.

ATAUN // Goierriko Mari Batu taldeak batukada feminista ikastaroa antolatu du. Ataungo Oargi elkartean emango dituzte eskolak, hamabostean behin ostegunetan (17:30-19:30). Urriaren 8an hasiko da. Izena emateko telefonoz (647 44 79 85) edo postaz (maribatugoierri@ gmail.com) jakinarazi behar da.