Juanjo San Sebastian alpinistaren hitzaldia Legazpin
Lekanazpi Elkartean egingo du saioa, hilaren 15ean, Alpamayo eta K2 mendiak gai hartuta. Sarrera aurrez hartu behar da.
Juanjo San Sebastian alpinistak proiekzioa eta hitzaldia egingo ditu hilaren 15ean, 19:00etan, Legazpiko Lekanazpi elkartean. Sarrerak 2 euro balio du eta parte hartu nahi dutenek labur.eus/Li5Sb helbidean izena eman behar dute.
San Sebastian Al filo de lo imposible telebista saioko kolaboratzailea izan da hasieratik. Legazpiko hitzaldiaren izenburua El viaje da eta bertan alpinistak bere esperientziak, bizipenak, bere helburuen bilakaera, sentsazioak, arriskuaren pertzepzioa eta denboraren joanean izan dituen ikuspuntuak azalduko ditu.
Alpamayo eta K2
Hitzaldian berarentzat bereziak diren bi mendi izango ditu ardatz: Alpamayo mendia, Andeetako mendilerroan, eta K2 mendia, munduko bigarren tontorrik altuena.
K2 mendia oso mendi zaila da eta bertan bere esperientzia tragikoena bizi izan zuen. K2 mendiaren tontorrera iristeko lau saiakera egin zituen eta laugarrenean lortu zuen.
Alpamayon bi aldiz lortu du gailurra zapaltzea. Lehenengoa, Europatik kanpo egin zuen lehen espedizioan izan zen. Alpamayoko gailurra K2ko esperientzia tragikoaren ondoren zapaldu zuen bigarren aldiz. Lehen espedizioa zuen, K2koaren ondoren.