Beasaingo Udalak gogorarazi du gazte lokalek itxita egon behar dutela
Osasun Sailak lokalen erabilera abuztuaren 19an debekatu zuen, transmisio guneak izan daitezkeelako
Beasaingo Udalak gazte lokaletako jarduera debekatuta dagoela gogorarazi du. “Debekatuta dago gazte-lonjetan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan jarduera oro egitea”, dio Osasun Sailaren abuztuaren 19ko aginduaren 29. artikuluak.
Eguraldia txartzearekin batera, gazte lokalen erabilera ugaritu egiten da. Transmisio fokuak izan litezke, toki itxiak direlako, jendea pilatzen delako eta lagun artean maskararen erabilera jaitsi egiten delako. Gainera, araua hausteak isuna ekar dezake.