Pilota partidak eta norgehiagokak itzuli dira Urbeltzera
Bihar Gipuzkoako binakako txapelketako partida bat jokatuko da
Lehia itzuli da Urbeltz pilotalekura, eta bihar, hilak 3, Gipuzkoako binakako txapelketako partida bat jokatuko da bertan 11:30ean, nagusien bigarren mailakoa. Legazpiko Gazteak taldeko Ion Agirrek eta Josu Ibargurenek eta Lasarte-Oriako Intza taldeko Jonpe Artetxek eta Mikel Elolak neurtuko dituzte indarrak.