Beste 34 kasu zenbatu dituzte gaur, erdiak Zegaman
Zegamako izandako agerraldian 17 kasu zenbatu dituzte herrian. Goierrin 34 dira guztira, eta mila kasuko muga gainditu da dagoeneko.
Koronabirus kasuen kopuruak igoera handia izan du gaur ere, beste 34 kasu atzeman baitituzte Goierrin, Osasun Sailak emandako datuen arabera. Horietatik erdiak, 17 kasu, Zegaman agertu dira.
Joseba Izagirre Zegamako alkatearen esanetan, atzo hasi ziren ikusten positibo kasuak igotzen ari zirela herrian eta udal bezala egin zezaketen bakarra egin zutela arratsalderako: eraikin publiko guztiak itxi. Osasun sailarekin harremanetan daudela gaineratu du, haiek esandakoa egiteko.
Zegamaz gain, ordea, beste zortzi herritan ere agertu dira kasu berriak. Zumarragan 5 daude, Legazpin eta Legorretan hiruna, Zaldibian bi, eta bana Ataunen, Beasainen, Lazkaon eta Ordizian.
Dagoeneko mila kasuko muga gainditu du Goierrik, martxoan osasun krisia hasi zenetik 1.020 positibo agertu baitira eskualdean.
Kasu berriak: | Denera: | |
Altzaga | 1 | |
Arama | 5 | |
Ataun | 1 | 7 |
Beasain | 1 | 170 |
Ezkio eta Itsaso | 8 | |
Gabiria | 5 | |
Gaintza | 2 | |
Idiazabal | 11 | |
Itsasondo | 14 | |
Lazkao | 1 | 59 |
Legazpi | 3 | 95 |
Legorreta | 3 | 35 |
Mutiloa | 5 | |
Olaberria | 3 | |
Ordizia | 1 | 252 |
Ormaiztegi | 14 | |
Segura | 11 | |
Urretxu | 92 | |
Zaldibia | 2 | 13 |
Zerain | 1 | |
Zegama | 17 | 40 |
Zumarraga | 5 | 177 |
GOIERRI | 34 | 1.020 |