Mugikortasun urriko pertsonek erraz aparkatu ahal izateko sentsoreak
Beasaingo Udalak mugikortasun urriko pertsonek errazago eta azkarrago aparkatu ahal izateko sentsoreak jarri ditu. Sarbidea Beasaingo Udalaren aplikazioaren bidez edo Parking Gapp aplikazioaren bidez izango da.
Beasaingo Udalak mugikortasun urriko pertsonek errazago eta azkarrago aparkatu ahal izateko sentsoreak jarri ditu. Beasaingo Udalaren aplikazioa erabiliz edota Parking Gapp deskargatuz jakin ahalko da norberaren kokapenetik gertuen dagoen plaza librea non den. Imagina Ingenio SL enpresa galiziarrak garatutako sentsoreek autorik aparkatuta dagoen ala ez atzematen dute. Udalak, gainera, okupazio-tasa eta erabilera neurtu ahal izango du teknologia honi esker. Hiri Adimenduna izenarekin ezagutzen da teknologia hauen ezarpena.