Beasaingo Arrano Elkarteak antolatzen duen aire libreko pintura lehiaketa Eduardo Alsasuak irabazi du. Herriko onena Moises Garcia izan da.
Arabako Ilarduia herrira joan da aurtengo Artzai Gazta Txapelketaren kaikua. La Leze gaztandegiko Jose Mari Jauregi eta Elisabeth Gorrotxategi goierritarrak eskuratu dute lehenengo postua. Bigarren postuan Galarretako Azkarra sailkatu da. Hirugarren sailkatua ere arabarra izan da: Patxi Lopez de Uralde.
Beasaingo Udalak mugikortasun urriko pertsonek errazago eta azkarrago aparkatu ahal izateko sentsoreak jarri ditu. Sarbidea Beasaingo Udalaren aplikazioaren bidez edo Parking Gapp aplikazioaren bidez izango da.