AMAK taldeak Lazkaon kontzertua egingo du bihar
Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano musikariek osatzen dute laukotea. Sarrerak agortuta daude dagoeneko.
Martxoaren 24an koronabirusaren itxialdiak eragotzi zuen AMAK laukotearen emanaldia Lazkaon, baina bihar entzuteko aukera izango da. Areria antzokian ariko dira, 21:30ean. Sarrerak agortu dira. Lazkaon bizi den Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano musikariek trikitia, panderoa eta ahotsa uztartu dituzte, 1990eko hamarraldiko triki-popa agertokietara moldatutako saioan.