COVID-19ak eragindako "ziurgabetasun maila" dela eta erabaki zuten aurten proba bertan behera uztea, eta beste horrenbeste egin dute 2021eko edizioarekin, "korrikalarien eta boluntarioen segurtasuna eta lehiaketaren kalitatea" bermatu ezin direla ikusita. 2022an itzuliko da proba.
Mendia izango dute ardatz, baina txirrindularitza, pilota edo xakea ere landuko dituzte. Duela urtebete sortu zuten eta izaera juridikoa eman diote aurten. Igandean mendi irteera egingo dute.
Osasun Sailaren txostenak beste 34 kasuren berri eman du gaur. Beasainen eta Ordizian zortzina kasu daude. Zumarragan, Urretxun, Lazkaon, Legazpin, Ezkio-Itsason, Idiazabalen, Olaberrian, Seguran, Zaldibian eta Zegaman ere badira kasuak.
Beasaingo Institutu Publikoan hainbat koronabirus kasu agertu eta gero, Osasun Sailak 700 test egingo ditu ikasleen artean. Bihar bilera egingo dute Goierriko alkateek.
Maide Garmendiak eta Hodei Munduatek Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean kantatuko dute, bihar, Azkoitian. Zaldibiako bertso eskolan ondutakoak dira biak.
Asteburu honetan Lurra dantza taldearen Garagardo Festa egin behar zen. Festa bertan behera utzi behar izan badute ere, Lurrako kideek dantza egiten jarraitzen dutela azaldu du Alaitz Etxezarretak.
Euskal Herriko 44. Dantza Txapelketa jokatuko dute etzi, Segurako Baratze pilotalekuan, 18:00etan. 14 bikotek hartuko dute parte. Aforoa murriztuta egingo dute.
Onddoak ateratzeko eguraldi ona bai, baina feriara ez du jende asko erakartzen eguraldi bustiak eta freskoak. Atzo jende gutxixeago ibili zen Ordiziako azokan.
Bost taldetan banatuta egingo dute dantza; eta talde bakoitzak bi dantza eskainiko ditu. Emanaldia Usurbe antzokira lekualdatu dute segurtasun neurriak errazago betetzeko
Azken orduko aldaketa bat dela medio, Unidad Alavesak ezin izango du bihar Zaldibian jo. Esanezin eta J Martina ariko dira, Resti frontoian.
Izaroren kontzertua hilaren 14an izango da, eta Garazi Zabaletarena 28an. Azarorako beste dozena bat ekitaldi prestatu dituzte.
Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano musikariek osatzen dute laukotea. Sarrerak agortuta daude dagoeneko.