Beste 34 kasu agertu dira gaur Goierrin
Osasun Sailaren txostenak beste 34 kasuren berri eman du gaur. Beasainen eta Ordizian zortzina kasu daude. Zumarragan, Urretxun, Lazkaon, Legazpin, Ezkio-Itsason, Idiazabalen, Olaberrian, Seguran, Zaldibian eta Zegaman ere badira kasuak.
Azken egunetan izandako agerraldiek osasun arduradunen kezka eragin dute, Goierri eta Urola Garaiko osasun eremuan inzidentzia tasa asko hazi baita asteotan. Biharko bilera deitu du Osasun Sailak bi eskualde horietako alkateekin, egoera aztertu eta neurri gehigarririk hartu edo ez aztertzeko.
Azken egunetako kopuruekin alderatuta, gaurko datua apalagoa bada ere, positibo berrien kopuruak gora egin du beste behin ere. Osasun Sailaren txostenaren arabera, 34 kasu berri atzeman dituzte Goierrin. Beasainek eta Ordiziak jarraitzen dute atentzio gune nagusia izaten, zortzina kasu berrirekin. Horiez gain, beste 10 herritan ere badaude kasu berriak, ordea. Zumarraga (4), Lazkao (3), Urretxu (2), Legazpi (2) eta Olaberria (2) dira kasu bat baino gehiago dituztenak: Ezkio-Itsasok, Idiazabalek, Segurak, Zaldibiak eta Zegamak, berriz, bana dituzte.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 1.252 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | Denera: | |
Altzaga | 0 | 1 |
Arama | 0 | 6 |
Ataun | 0 | 8 |
Beasain | 8 | 234 (+8) |
Ezkio eta Itsaso | 1 | 9 (+1) |
Gabiria | 0 | 5 |
Gaintza | 0 | 3 |
Idiazabal | 1 | 14 (+1) |
Itsasondo | 0 | 15 |
Lazkao | 3 | 71 (+3) |
Legazpi | 2 | 107 (+2) |
Legorreta | 0 | 40 |
Mutiloa | 0 | 5 |
Olaberria | 2 | 6 (+2) |
Ordizia | 8 | 303 (+8) |
Ormaiztegi | 0 | 14 |
Segura | 1 | 17 (+1) |
Urretxu | 2 | 100 (+2) |
Zaldibia | 1 | 33 (+1) |
Zerain | 0 | 1 |
Zegama | 1 | 65 (+1) |
Zumarraga | 4 | 195 (+4) |
GOIERRI | 34 | 1.252 (+34) |
- AGIRIA: Osasun Sailaren txostena