Energia aurrezpenari buruzko 'Argitu' tailerrak Gabirian
GABIRIA // Argindar kontsumoa gutxitzeko gakoak emateko, bi ikastaro antolatu ditu udalak Gabirian, Argitu programaren barruan. Urriaren 20an eraginkortasun energetikoa landuko dute, eta 27an energia berriztagarriak; kultur etxean, 18:30ean dira biak. Taldea osatzen bada egingo dira. Izena udaletxean eman behar da.












