Oamendi Kirol Kluba aurkeztu dute Zerainen
Mendia izango dute ardatz, baina txirrindularitza, pilota edo xakea ere landuko dituzte. Duela urtebete sortu zuten eta izaera juridikoa eman diote aurten. Igandean mendi irteera egingo dute.
Oamendi Kirol Klubak bere aurkezpena egin du Zeraingo herriari klubaren oinarriak azaltzeko. Duela urtebete sortu zuten, eta aurten Euskadiko Kirolaren lege-xedapena kontuan izanda arautu dute nortasun juridikoa izan zedin.
“Herrian balore desberdin sustatzea eta kirola babestea”dute helburu. Mendia izango da modalitate nagusia, baina beste batzuk ere sustatuko dituzte: adibidez, txirrindularitza, xakea, neguko kirolak edota mahai tenisa. Klubak azaldu du emakumezkoen kirola sustatuko duela “kirol mota desberdinak emakumeengan zabaltzeko lana bultzatuz”.
Jardueretan herritar guztiek har dezakete parte. Hasteko, igandean, urriaren 18an, mendi irteera egingo dute. Azaroan futbolinean ariko dira eta abenduan eskiatzera joango dira.